Itxi

telebista

Telesaila

Victoriaren Amerikara itzultzeko planak, 'La Esclava Blanca' saioan

A.H. | EITB

Victoriaren familia esklabutza baldintza latzetan bizi da Nicolas Parreñoren etxean. 22:00etan egongo da ikusgai, ETB2n.

ETB2k 'La Esclava Blanca' telesail kolonbiarraren atal berri bat eskainiko du gaur. Maitasuna eta esklabutza hizpide hartzen dituen istorio hunkigarria da eta XIX. mende hasieran, Kolonbiako Karibe aldeko kolonietan girotuta dago.

Larunbateko atalak Nicolas Parreñoren etxean Victoriaren familiak jasaten dituen esklabutza baldintza latzak azalduko ditu. Injustizia egoera larriak eta erasoak eguneroko gauza bihurtu dira. Gainera, Miguel Vitoriaren lagunik onenaren eta Morales Parreñoren langileburuaren arteko tentsioa geroz eta handiagoa da.

Bitartean, Victoria gazteak Espainiako komentu batean jarraitzen du, ihes egin ezinik. Urteak pasa dira bere bizitokiaren hondamendia gertatu zenetik eta ez du bere familiaren berririk. Hala ere, komentutik alde egin eta Amerikara itzultzeko planak egiteko hasiko da.

'La Esclava Blanca' larunbat honetan emitituko da, 22:00etan, ETB2en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista