telebista
Kirolak zuzenean
Athletic-Santa Teresa eta Eibarko pilota jaialdia, gaur, EiTBn
A.A.| EiTB
'ETB Kantxa' saioak txapelketako bi partida eskainiko ditu: Dario-Cecilio / Arteaga-Erasun eta Irribarria-Rezusta / Victor-Albisu.
Futbolak, herri kirolek eta pilotak osatuko dute igandeko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.
12:00etan, 'Oreka' saioaren barruan, Emakumeen Ligako Athletic-Santa Teresa partidaren kontakizuna egingo dute Naxari Altunak, Larraitz Lukasek eta Xabier Ormazabalek.
16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko da, Oñatin jokatutako aizkolarien Binakako Eusko Label sariko finalerdia eskaintzeko. Ibon Gaztañazpi eta Joxe Etxebeste izango dira emanaldiaren arduradunak.
17:00etan 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, Eibarko Astelenako pilotalekutik. Hiru partida jokatuko dira: Dario-Cecilio / Arteaga-Erasun (Promozio Txapelketa), Irribarria-Rezusta / Victor-Albisu (Binakako Txapelketa) eta Gorka- Merino I / Jaka-Irusta. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.
dira esatariak.