Itxi

prentsa oharrak

Kirolak ETBn

Tourra eta pilota, ostiraleko kirol eskaintza

A.E.

EITB

Bourg de Peage-Mende etapa eta Zornotzako pilota jaialdia eskainiko ditu ETB-1ek.

Frantziako Tourrari 14:30ean erreparatuko dio ETB-1ek zuzenean lasterketa amaierara arte emateko. Bourg de Peagen hasi eta Menden amaituko da 210 kilometroko lan saio luzea. Helmuga mendatean izango du lasterketa honek. Xabier Usabigak eta Aitor Osak emango dute berri ETBrentzat.

Gauean pilotaren tartean Zornotzako jaialdia emango da 22:00etan. Atariko partida Leitza-Itza eta Diaz Argotek jokatuko dute eta ondoren, estelarrean, Berasaluze VIII-Apraiz bikotea Bengoetxea VI-Belokiren aurka arituko dira nor baino nor. Xabier Euzkitzek eta Joxan Tolosak egingo dute kontakizuna.