telebista
Gaur, 00:20an
'El revólver de Morga' dokumentala, Kerman Lejarraga boxeolariaz
A.E.|EiTB
Larunbatean 20. neurketa jokatuko duen Bilboko boxeolariaren ibilbidea errepasatuko dute.
-
'El revólver de Morga' dokumentalaren fotograma
Gaur gauean, El revólver de Morga dokumentala izango da ikusgai ETB2n. Kerman Lejarraga Bilboko boxeolariaren ibilbidea eta egun Bizkaian boxeoak duen egoera errepasatuko dituzte Txus Delgado eta Aritz Albaizar zuzendariek. 00:20an izango da ikusgai, ETB2n.
Lejarraga 2013an hasi zen profesional gisa, Bilboko Casilla kiroldegian, eta ordutik jokatu dituen 19 neurketak irabazi ditu. Hain zuzen, larunbatean jokatuko du 20. borrokaldia. Halaber, egun hauetan albiste da Lejarraga Amerikako zirkuituan sartzeko kontratua sinatu duelako Lou Dibellarekin .
El revólver de Morga gaur, 00:20an, izango da ikusgai ETB2n.