Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Txirrindularitza, futbola eta pilota, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Kataluniako Itzuliko 6. etapa, Real Sociedad B-Bilbao Athletic norgehiagoka eta Eskuz Binakako Txapelketako Bengoetxea VI-Larunbe / Jaka-Zabaleta partida.

Txirrindularitzarekin ekingo die Euskal Telebistak larunbat honetako kirol emankizunei. Kataluniako Itzuliaren 6. etapa izango da ikusgai 15:20tik aurrera ETB4n eta eitb.eus-en, Fermin Aramendiren eta Xabier Usabiagaren kontakizunarekin. Tortosa eta Reus artean jokatuko den ibilbideak 189,7 kilometro izango ditu.

16:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, Bigarren B Mailako futbolaren tartean, Real Sociedad B-Bilbao Athletic partidaren berri emango dute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek.

18:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da, Iruñeko Labrit pilotalekutik. Eskuz Binakako Txapelketako Bengoetxea VI-Larunbe / Jaka-Zabaleta norgehiagoka jokatuko da bertan. Atariko partidan, Arretxe II-Beroiz eta Laso-Albisu bikoteak izango dira aurrez aurre. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Telebista