Euskal pilota gaur, azken albisteak eta emaitzak - EITB

Pilota

Pilota eskuz: Profesionalak

ETB Kantxa programako pilota partiden emanaldiak: Binakako txapelketa, banakako txapelketa, jaialdiak...

Pilota eskuz: Profesionalak

ETB Kantxa programako pilota partiden emanaldiak: Binakako txapelketa, banakako txapelketa, jaialdiak...

Plazandreak

Emakumezkoen pilota ezagutzera ematen du saio honek.

Plazandreak

Emakumezkoen pilota ezagutzera ematen du saio honek.

1 / 30 Hurrengoa
Etxeberria eta Zabaleta Sanferminetako finalerdietarako sailkatu dira, Ezkurdia eta Martija menderatuta

Etxeberria eta Zabaleta Sanferminetako finalerdietarako sailkatu dira, Ezkurdia eta Martija menderatuta

Etxeberriak eta Zabaletak 22-18ko emaitzarekin irabazi diote Ezkurdiari eta Martijari San Fermin Torneoan eta finalerdietarako sailkatu dira. Urrutikoetxea-Albisu bikotea izango dute aurkari finalerdietan.

2025eko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia

2025eko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia

Txapelketa uztailaren 18ko asteburuan hasi, eta irailaren 14an amaituko da, eta finala Iruñean jokatuko da.
Artola-Iztueta bikotea nagusi Altuna III.aren eta Bikuñaren aurka, Sanferminetako ligaxkako lehen jardunaldian

Artola-Iztueta bikotea nagusi Altuna III.aren eta Bikuñaren aurka, Sanferminetako ligaxkako lehen jardunaldian

Artola eta Iztueta garaipenarekin estreinatu dira San Fermin Torneoko finalerdietako ligaxkan, eta lehen puntua bereganatu dute B multzoko lehen jardunaldiko partidan. Altuna III-Bikuña bikotea menderatu dute, 22-12ko emaitzarekin.

Zabaleta-Mendizabal bikotea eta Amaia Aldai, ''Plazandreak'' saioko finalei begira

Zabaleta-Mendizabal bikotea eta Amaia Aldai, ''Plazandreak'' saioko finalei begira

Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal, binaka, eta Amai Aldai, lau t'erdian, 2025eko "Plazandreak" saioko finaletarako sailkatu dira, astelehenean, Bilboko Esperantza pilotalekuan.

Urrutikoetxea eta Albisu garaile Ezkurdiaren eta Martijaren aurka, Sanferminetako ligaxkako lehen partidan

Urrutikoetxea eta Albisu garaile Ezkurdiaren eta Martijaren aurka, Sanferminetako ligaxkako lehen partidan

Urrutikoetxea-Albisu bikoteak 22-19ko emaitzarekin bereganatu du garaipena Ezkurdiaren eta Martijaren aurka jokatutako San Fermin Torneoko A multzoko ligaxkako estreinako neurketa. Hala, bada, lehen puntua poltsikoratu dute Urrutikoetxeak eta Albisuk.

Zabaleta eta Mendizabal, binakakoan, eta Aldai, lau t'erdikoan, Plazandreak saioko finaletara

Zabaleta eta Mendizabal, binakakoan, eta Aldai, lau t'erdikoan, "Plazandreak" saioko finaletara

Goiuri Zabaletak eta Nora Mendizabalek Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara menderatu dituzte, 18-22, eta Amaia Aldai Madalen Etxegarairi gailendu zaio, 18-4, ligaxkako hirugarren jardunaldian; hala, Zabaleta-Mendizabal bikoteak eta Aldaik hilaren 21eko finalak jokatuko dituzte.
Amaia Aldai, finalera sailkatu ostean: ''Urte txarra eta gero, hau behar nuen''

Amaia Aldai, finalera sailkatu ostean: ''Urte txarra eta gero, hau behar nuen''

Dimako aurrelariak "Plazandreak" saioko finala jokatuko du, 3. jardunaldian Madalen Etxegarai 18 eta 4 gaindituta.

''Plazandreak'' saioko Aldai vs Etxegarai partidako azken tantoa (18-4)

''Plazandreak'' saioko Aldai vs Etxegarai partidako azken tantoa (18-4)

Amaia Aldai "Plazandreak" saioko Lau t'erdiko finalera sailkatu da, 3. jardunaldiko partidan Madalen Etxegarai aise gaindituta (18-4).

Zabaleta eta Mendizabal: ''Gaur sufritzea tokatu zaigu''

Zabaleta eta Mendizabal: ''Gaur sufritzea tokatu zaigu''

Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal "Plazandreak" saioko finalera sailkatu dira, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara 22 eta 18 gaindituta, lehiaketako 3. jardunaldian.

''Plazandreak'' saioko Arrizabalaga-Bergara vs Zabaleta-Mendizabal partidako azken tantoa (18-22)

''Plazandreak'' saioko Arrizabalaga-Bergara vs Zabaleta-Mendizabal partidako azken tantoa (18-22)

Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal "Plazandreak" saioko finala jokatuko dute uztailaren 21ean, 3. jardunaldiko partidan Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara 22-18 mendean hartuta.

Jon Ander Peña, txapela irabazi ostean: ''Ez dakit gaur bezala inoiz sufritu dudan; batez ere, buruz''

Jon Ander Peña, txapela irabazi ostean: ''Ez dakit gaur bezala inoiz sufritu dudan; batez ere, buruz''

Jon Ander Peñak honela azaldu du San Fermin Torneoko lau t'erdiko finalean sentitutakoa. Kostata, baina Zabala menperatzea lortu du, 22-20.

Peña II.a txapeldun, San Ferminetako 4 t'erdiko Torneoan

Peña II.a txapeldun, San Ferminetako 4 t'erdiko Torneoan

8-16 galtzen joan den arren, Jon Ander Peña nagusitu zaio Zabalari, astelehen eguerdian jokatutako San Fermin Torneoko 4 t'erdiko finalean, 22-20, Navarra Arenan.

''Plazandreak'' saioaren hirugarren jardunaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian

''Plazandreak'' saioaren hirugarren jardunaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian

Sekulako lehia eta emozioa, ligaxkako hirugarren jardunaldian! Gaur, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

Ezkurdiak eta Martijak aise menderatu dituzte Elordi eta Rezusta (22-7)

Ezkurdiak eta Martijak aise menderatu dituzte Elordi eta Rezusta (22-7)

Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak Sanferminetako ligaxkako finalerdia jokatuko dute, Aitor Elordiri eta Beñat Rezustari 22-7 irabazi eta gero, gaur, Labriten. 

Urresti-Basque eta Goitia-Lopez Markina-Xemeingo finalerako sailkatuta

Urresti-Basque eta Goitia-Lopez Markina-Xemeingo finalerako sailkatuta

Markinako Grand Slamean erabakita geratu da finala: Urreistik eta Basquek Goitia eta Lopez izango dituzte aurkari bi finalerdi ikusgarri jokatu ostean. Biak hirugarren setean erabaki ziren.

Peña II.ak eta Zabalak jokatuko dute sanferminetako 4 t'erdiko finala

Peña II.ak eta Zabalak jokatuko dute sanferminetako 4 t'erdiko finala

Lehen finalerdian, Peñak eta Artolak neurtu dituzte indarrak. Oso partida lehiatua izan da, non Peñak finalerako txartela lortu duen (22-15). Bigarrenean, Etxeberria eta Zabala lehiatu dira. Hasiera parekatua izan du partidak, baina, 11ra berdindu ondoren, Zabalak agintea hartu du (22-13).

Erkiaga eta Lekerika nagusitu dira Donibane Lohizunen

Erkiaga eta Lekerika nagusitu dira Donibane Lohizunen

Hasi da Iparraldeko zesta-punta denboraldia. Donibane Lohizunen, Erkiagak eta Lekerikak bi setetan hartu dituzte mendean Urreisti eta Lopez: 15 eta 5, eta 15 eta 11.

Lau bikote arituko dira, nor baino nor gehiago, Jai Alai Summer Season Txapelketan

Lau bikote arituko dira, nor baino nor gehiago, Jai Alai Summer Season Txapelketan

Txapelketak lau jardunaldi izango ditu: uztailaren 10ean, 12an, 17an eta 19an. Denek denen aurka jokatuko dute; ligaxkan lehen eta bigarren postuan amaitzen diren bikoteak izango dira final handian, hilaren 26an.

Promozio mailako lau bikote, eta elite mailako beste lau, San Fermineko erremonteko torneoan

Promozio mailako lau bikote, eta elite mailako beste lau, San Fermineko erremonteko torneoan

Finalerdiak hilaren 9an eta 10ean jokatuko dituzte, eta final handia, ordea, 11n. Bi erremontistak debuta egingo dute: Koteto Ezkurrak, alegia, erremontista ohiaren semeak, eta Xuban Ilarregik.

Binakako San Fermin Txapelketa uztailaren 5etik 14ra artean jokatuko da

Binakako San Fermin Txapelketa uztailaren 5etik 14ra artean jokatuko da

Lau bikotek badute jada multzoen faserako txartela ziurtatuta: Etxeberria-Zabaleta, Artola-Iztueta, Altuna III-Bikuña eta Peña II-Mariezkurrena II. Horiez gain, Urrutikoetxea-Albisu vs Larazabal-Imaz eta Ezkurdia-Martija vs Elordi-Rezusta partidetako irabazleek osatuko dute txapelketa.

Unai Amianok bi urterako kontratua sinatu du Baiko Pilotarekin

Unai Amianok bi urterako kontratua sinatu du Baiko Pilotarekin

Irungo pilotariak bi urterako kontratua sinatu du, eta irailean egingo du debuta, oraindik zehaztu ez den datan.
Zabaletak eta Mendizabalek eta Erasunek garaipena eskuratu dute Plazandreak saioko bigarren jardunaldian

Zabaletak eta Mendizabalek eta Erasunek garaipena eskuratu dute "Plazandreak" saioko bigarren jardunaldian

Binaka, Goiuri Zabaletak eta Nora Mendizabalek Miriam Arraiza eta Andrea Capellan menderatu dituzte, 22-14; lau t’erdian, Itxaso Erasun Madalen Etxegarairi gailendu zaio, 16-18.
Itxaso Erasun, partida irabazi ostean: ''Kantxan ez naiz batere gustura sentitu''

Itxaso Erasun, partida irabazi ostean: ''Kantxan ez naiz batere gustura sentitu''

Itxaso Erasun 16 eta 18 gailendu zaio Madalen Etxegarairi "Plazandreak" saioko 2. jardunaldiko Lau t'erdiko partidan.

''Plazandreak'' saioko Etxegarai vs Erasun partidako azken tantoa (16-18)

''Plazandreak'' saioko Etxegarai vs Erasun partidako azken tantoa (16-18)

Itxaso Erasun 16 eta 18 gailendu zaio Madalen Etxegarairi "Plazandreak" saioko bigarren jardunaldiko Lau t'erdiko partidan.

Zabaleta eta Mendizabal: ''Oso ondo ulertzen dugu elkar eta hori jokoan nabaritzen da''

Zabaleta eta Mendizabal: ''Oso ondo ulertzen dugu elkar eta hori jokoan nabaritzen da''

Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 22 eta 14 gailendu zaizkie Miriam Arraiza eta Andrea Capellani "Plazandreak" saoko 2. jardunaldiko binakako partidan.

''Plazandreak'' saioko Zabaleta-Mendizabal vs Arraiza-Capellan partidako azken tantoa (22-14)

''Plazandreak'' saioko Zabaleta-Mendizabal vs Arraiza-Capellan partidako azken tantoa (22-14)

Goiuri Zabaleta eta Nora Mendizabal 22 eta 14 gailendu zazikie Miriam Arraiza eta Nora Capellani "Plazandreak" saioko 2. jarunaldiko binakako norgehiagokan.

Jokin Altuna Irunen jokatzeko moduan izango da astearte honetan

Jokin Altuna Irunen jokatzeko moduan izango da astearte honetan

Amezketakoak min hartu zuen belaunean igandean Javi Zabalaren aurka jokatutako Sanferminetako Lau T’erdiko partidan.
Plazandreak saioko bigarren jardunaldia, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en

"Plazandreak" saioko bigarren jardunaldia, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en

Bikoteka, Zabaleta-Mendizabal eta Arraiz-Capellan bikoteak arituko dira lehian; lau t'erdikoan, berriz, Etxegarai eta Erasun. Neurketa 22:20etik aurrera izango dira ikusgai EITB Median.
Zabalak finalerdiak jokatuko ditu, Altuna kanporatuta (19-22)

Zabalak finalerdiak jokatuko ditu, Altuna kanporatuta (19-22)

Javi Zabalak Sanferminetako Lau t'erdiko finalerdia jokatuko du, ostirañean, Peio Etxeberriaren aurka. Errixarrak Jokin Altuna gainditu du Mungian jokatutako partida gorabeheratsu eta gogorrean.

Altunak min hartu belaunean, Zabaren aurkako partidan

Altunak min hartu belaunean, Zabaren aurkako partidan

Jokin Altunak susto galanta eman du! Sanferminetako 4 t'erdikoko final-laurdenetan Zabalaren aurka jokatzen ari zela, amezketarrak min hartu du ezker belaunean. Aldageletara joan da, baina jokatzen jarraitu ahal izan du.

1 / 30 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • OR.
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
10 14:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Frantziako Tourra : 6. etapa
11 22:15 - 01:00 PILOTA | Binakako San Ferminetako finalaurrekoak: Altuna III-Bikuña vs. Peña II-Mariezkurrena

Emaitzak

jardunaldia 1

Girona OR19:00 Rayo Vall.
Vila-real OR21:30 Oviedo
Alaves LR17:00 Levante
Mallorca LR19:30 Bartzelona
Valentzia LR21:30 R. Sociedad
Celta IG17:00 Getafe
Athletic IG19:30 Sevilla
Espanyol IG21:30 At. Madril
Elx AL21:00 Betis
R. Madril AS21:00 Osasuna

INFOGRAFIA

  • Zesta-punta

    Zesta-punta

    Zer partida jokatuko dira gaur zesta-puntako frontoi luzeetan?