Itxi

telebista

Pilota

Bergarako pilota jaialdia zuzenean, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Victor-Rezusta buruz buruko txapelketako partida eta Irusta-Arteaga II promozio txapelketakoa eskainiko dira.

Gaur, Bergarako pilota jaialdia eskainiko dute, zuzenean, ETB1ek eta eitb.eus-ek. Partida nagusia Victorrek eta Rezustak jokatuko duten buruz buruko txapelketa izango da, eta, aurretik, Irusta-Arteaga II promozio partida izango da ikusgai. Amaitzeko, Dario-Tolosa eta Ugalde-Erostarbe bikoteen arteko partida eskainiko dute.

Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, zuzenean, 22:00etatik aurrera.