Itxi

telebista

Kirola zuzenean

Oiartzun-Granadilla Tenerife, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.E.|EiTB

Gainera, Retegi eta Ezkurdiaren partida izango da ikusgai 'ETB Kantxa' saioan.

Emakumeen futbolari egingo dio tartea 'Oreka' saioak gaur, 12:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en. Oiartzunek Granadilla Teneriferen aurka jokatuko duen partida eskainiko da Oiartzundik. Naxari Altunak, Larraitz Lucasek eta Xabier Ormazabalek egingo dute partidaren kontakizuna.

16:00etan, 'Herri Kirolak' saioan Buruz Buruzko Eusko Label Aizkora saria eskainiko da. Elvillarren jokatuko den txapelketaren berri Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek emango dute.

Azkenik, 17:00etan 'ETB Kantxak' Gasteiztik jaialdi bikaina proposatzen du. Hasteko eskuz binakako partida eskainiko da Elezkano-Barriola eta Jaka-Merino IIaren artean. Ondoren, buruz buruko txapelketakoa Retegi eta Ezkurdiaren artean eta amaitzeko, promozioko txapelketakoa Elordi eta Peña IIaren artekoa. Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpeitiak emango dute  partiden berri.