Itxi

telebista

ETB1, 22:00

Abel Barriolari eskainitako 'Gure Bideoteka' berezia, gaur gauean

A.A. | EiTB

Leitzarrak irabazitako hiru finalak izango dira ikusgai: 2001eko Lau T'erdikoa, 2002ko Buruz Buruzkoa eta 2014ko Binakakoa.

'Gure Bideoteka' saio berezia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur, 22:00etatik aurrera, Abel Barriola protagonista hartuta. Leitzarrak igandean jokatuko du profesionaletan bere azken partida, eta, hori dela eta, irabazitako hiru finalak berreskuratuko dituzte ETBren artxibotik.

2001eko Lau T'erdikoarekin hasiko dira. Gasteizko Ogueta pilotalekuan jokatutako partida hartan Patxi Eugi izan zuen aurkari.

Buruz Burukoa izango da bigarrena, urtebete geroago lortu zuena, Ruben Belokiri irabazita. Donostiako Atano III.ean jokatu zuten.

Azkenik, 2014ko Binakako Txapelketako finalaz gozatzeko parada izango dugu. Irujo-Barriola eta Olaizola II-Aretxabaleta bikoteak aritu ziren aurrez aurre Bizkaia pilotalekuan.

Hiru emanaldietan, Xabier Euzkitze eta Joxan Tolosa izango dira esatariak.

dira esatariak.