telebista
19. atalaren aurrerapena
Jokorik arriskutsuena, 'El Conquis'en final handiaren aurreko azken saioan
"El Conquistador del Caribe" saioko lehiakideek lasterketa erabakigarri bati egingo diote aurre kaktusez betetako labirinto batean begiak estalita dituztela.
"El Conquistador del Caribe" saioa final handiaren aurreko azken saio zirraragarrira iritsi da; lehiakideek azken immunitate jokoari egingo diote aurre, irabazlea lehen finalista bilakatuko dela jakinda.
Gainera, gaurko desafioaren irabazleak saioaren edizio honetako saririk onenaz gozatuko du. Lehiakideek lasterketa bat egin beharko dute kaktusez beteriko labirinto batean, baina begiak itxita dituztela. Alex bere onetik aterako da proban zehar; izan ere, irabazi ahal izateko, kanpai baten doinua entzun beharko dute, eta oriotarrak entzumen arazo larri bat du belarri batean.
Jokoaren ostean, abentura osoko bilera hunkigarrienetakoa izango da ikusgai. Duelua oso berezia izango da: kakoen duelu mitikoa. Azkenik, finalistek, ohi bezala, sari bikoitza izango dute: batetik, familiakoen eta lagunen eskutitzak jasoko dituzte; bestetik, afari eder batez gozatuko dute final handiaren bezperan.
"El Conquistador del Caribe" astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
itb.eus-en.