Itxi

telebista

ETBko audientziak

'Atrápame Si Puedes', bere ordu-tartean nagusi, asteburuan ere bai

EITB

'En Jake' saioak, gainera, bere asteko daturik onenak lortu ditu. ETB1en, berriz, 'Asko Maite Zaitut' saioak harrera oso ona izan zuen.

'Atrápame Si Puedes' lehiaketa bere ordu-tartean nagusi izan zen aste osoan zehar, eta hasi berri den saioaren asteburuko edizioak ere lidergoa lortu zuen. Astelehenetik ostiralera, batez beste, %15,6ko audientzia-zatia eta 164.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Asteburuko edizioak, bere aldetik, %14,4ko kuota eta 129.000 ikus-entzule izan zituen.

Xabier Lapitzek aurkezten duen 'En Jake' saioak, bere aldetik, orain arteko daturik onenak lortu zituen: %8,4ko audientzia-zatia eta 113.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, batez beste.

Bestalde, ETB1en, igande honetako 'Asko Maite Zaitut' saioak ere harrera ona izan zuen. Jose Luis Korta protagonista izan zuen atalak %3,1eko kuota lortu zuen; %8,7koa, euskaldunen artean. Halaber, 85.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.