Itxi

telebista

22:30ean

Iñaki, Alex eta final handiaren datu guztiak, gaur gauean, 'El Conquis'en

EITB

Abenturako azken bi kanporatuek realityan izandako bizipenak gogoratzeaz gain, finalaren dinamika azalduko dute.

Iñaki eta Alex abenturako azken bi kanporatuak izango dira protagonista gaur 'El Conquis' eztabaida-saioan. Oriotarra Joseina Etxeberriarekin eta Ainhoa Etxebarriarekin elkartuko da Miramongo platoan. Gaztea irratian haren alde egindako kanpainari esker aukeratu zuten saioan parte hartzeko. Alexen bideocastinga fenomeno biral ahaztezina izan zen.

Mayayotar gazteenak, Iñakik, ere hainbat gauza ditu kontatzeko. Semea kanporatu izana oso gogorra egin zaio bere aitari. Gainera, David Seco kapitainarekin aurrez aurre egongo da, baita Saiorekin ere. Azken horrekin izan zituen Iñakik arazo gehien realityan.

David Seco eta Saioarekin batera, Manu Maritxalar, Eneko Van Horenbeke, Isa Landa eta Gotzon Mantuliz 'conquistologoek' hartuko dute parte gaurko solasaldian.

Gainera, publikoaren faboritoa izateko bidean beste hiru lehiakide kanporatuko dituzte, eta, horrez gain, datorren asteko finalaren dinamikaz datu batzuk aurreratuko dituzte.

'El Conquis' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.