Itxi

telebista

Audientzia

Buruz Buruko finala, saiorik ikusiena Euskadin

A.E.|EiTB

Lau ikus-entzuletik batek ikusi zuen Bengoetxea VI.aren eta Irribarriaren arteko neurketa ETB1en.

Oinatz Bengoetxeak eta Iker Irribarriak atzo jokatu zuten Buruz Buruko finala eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Emanaldiak %25eko audientzia zatia izan zuen, %36,4koa euskaldunen artean. Halaber, Bengoetxeak irabazi zuen finala, bataz beste, 164.000 lagunek ikusi zuten eta 217.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin esparruan.

Berebat, azpimarragarriak dira atzo Milanen amaitu zen Italiako Giroak lortu dituen ikus-entzule emaitzak ETB1en: %1,3ko ratinga eta %5,1eko audientzia zatia eskuratu du lasterketak, bataz beste. Iaz izan zituen emaitzak bikoiztu ditu, hain zuzen ere. Audientza metatuari dagokionez, 128.000 lagunek jarraitu dute lasterketa bataz beste.

Bestalde, ETBn Alaves futbol taldeak Barçaren aurka larunbatean jokatu zuen Kopa finalari 'Beti Alaves' izenburupean egindako jarraipen saio bereziek ere ikus-entzuleen erantzuna izan zuten. Esaterako, ETB2n 18:10ean hasi zen saioak 208.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen, eta ETB1eko 23:15eko berezia uneren batean 119.000 lagunek jarraitu zuten.