Itxi

telebista

ETB2, 22:30ean

Izeta, finalistak eta faboritoaren aukeraketa, azken 'El Conquis' saioan

EiTB

'El Conquistador del Caribe' saioaren 13. denboraldiari amaiera emango dio Patxi Alonsok gidatzen duen debateak.

'El Conquistador del Caribe' saioak gaur agurtuko du 13. denboraldia Patxi Alonsok 22:30etik aurrera gidatuko duen azken debatearekin. Bertan, publikoaren lehiakiderik gustukoena aukeratuko dute, eta finalean gertatutakoa aztertuko dute.

Boto gehien lortu dituzten lehiakideak Aitor, Alex, Gorrotxa, Iñaki, Isma eta Kemen dira. Horietako batek irabaziko ditu 3.000 euroko txekea eta Karibera joateko bi lagunentzako bidaia.

Azken 'El Conquis' saioan aurtengo abenturaren analisia egingo dute, baita Punta Gallinasen jokatutako finalarena ere. Ikurrina astindu osteko lehen orduak nola bizi izan dituen kontatuko digu Izetak.

Izetarekin batera, aurtengo lehiakide guztiak egongo dira platoan, zuzenean, baita denboraldian zehar solaskide izan diren Isa, Eneko, Gotzon, David eta Manu ere. Joseina Etxeberriak musikaz jantziko du emanaldia, eta Ainhoa Etxebarriak sare sozialetan esaten denaren kontakizuna egingo du.

Lehiakide gogokoenaren gala gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.