Itxi

prentsa oharrak

Informazio eskaintza

Albistegien denboraldi berria, astelehenetik aurrera ETBen

A.H.

EITB

'Egun On Euskadi', 'Forum' eta 'Navarra Directo' saioak pantailetara itzuliko dira eta gauerdiko 'Teleberri' hasiko da, besteak beste.

Euskal Telebistak informazioaren alde egindako apustua astelehen honetatik aurrera izango da ikusgai. Izan ere, informazio eskaintzak bere ordutegia zabalduko du eta saio berriak hasiko dira.

Goizeko 08:00etatik aurrera, ''Egun On Euskadi'' saioaren aurrerapen batek eguneko albisterik nabarmenenen berri emango du, eguraldi zein trafiko informazioari garrantzi berezia emanez. Vanessa Sanchezek eta Aitzol Zubizarretak jarraituko dute saioaren gidaritzapean, eguneko elkarrizketa nagusiarekin eta solaskide berriekin, guztiak aktutalitatearen inguruan hitz egiteko. Astelehen honetan, saioak formatu berezi batekin hasiko du denboraldiko emanaldia, Patxi Lopez lehendakariari Radio Euskadiko lankideek Lehendakaritzan egingo dioten elkarrizketa zuzenean eskainiz, hain zuzen. Elkarrizketa politikoaren ostean, Juan Mari Gastaca, Josean Izarra eta Iñaki Gonzalez kolaboratzaileen arteko gaurkotasuneko gaien inguruko solasaldia izango da ikusgai.

''Fourm'', bere aldetik, denboraldi berria estreinatuko du asterlehenean. ''Egun On Euskadi'' saioren aurrerapenaren ondoren, goizeko 08:30ak arte luzatuko da elkarrizketa saioa, berriro ere Vanessa Sanchez eta Aitzol Zubizarretari lekukoa itzuliz. David Barberok Marivi Arcaya Donostiako Kubo erakusketa aretoko zuzendaria izango du gonbidatu denboraldiko lehenengo saioan. Arte aretoak hamar urte bete berri ditu eta ospakizunerako prestatu diren erakusketa berezien inguruan hitz egiteaz gain, azkeneko hamarkada honetan aretoak izandako ibilbideaz arituko dira solasean.

Albistegiei dagokienez, Africa Baetak eguerdiko ''Teleberri'' aurkeztuko du eta Igor Siguero asteburuetan ikusiko dugu Estibaliz Ruiz de Azuarekin batera. Gaueko edizioan Andrea Arrizabalagak eta Asier Odriozolak jarraituko dute. Aitziber Fernandezek ''Gauberri'' gidatuko du eta bere ordez Saioa Martija arituko da berriemaile gaueko ''Gaur Egun''ean. Eguerdiko albistegia Amaia Cayerok eta Xabier Usabiagak aurkeztuko dute eta asteburukoa Ander Arzakek. ''Teleberri''k hirugarren edizio bat izango du gauerdian, Olaia Urtiagaren eskutik eta astelehen honetan estreinatuko da gaueko 00:25etik aurrera.

Horrez gain, gertuko kontuen berri ekarriko du, orain arte bezala, ''Euskadi Directo''k. Astelehenetik ostiralera goizeko eta arratsaldeko edizioak Reyes Pradosek eta Miriam Duquek aurkeztuko dituzte, eta asteburuetan arratsaldez egongo da ikusgai Adela Gonzalez gidari dela. Astean zehar, gainera, hurbileko informazio honek errefortzu nabarmena izango du Nafarroan, ''Navarra Directo'' saioa hasiko baita deskonexioan.

Itziar Lumbrerasek aurkeztuta, Nafarroako gaurkotasun sozial eta kulturala zein kirol albisteak aztertuko ditu saioak, lurraldeko herri, auzo eta hirietan gertatzen diren gauza guztien berri emanez. Berrikuntza moduan, pertsonaia ospetsu baten inguruko tartea izango dute asteartero eta haren bizimodua zein lan egiteko moduaren lekuko izango dira. Horrez gain, gastronomia tartearekin jarraituko dute asteazkenetean eta ostegunetan, berriz, kazetariak Nafarroan barrena ibiliko dira paraje interesgarriak ezagutuz.