telebista
Pilota
Andre Maria Zuriaren Torneoko finala, gaur gauean, zuzenean, ETB1en
A.A. | EiTB
Urrutikoetxea-Albisu eta Altuna III-Merino II izango dira nor baino nor gehiago.
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren Torneoko finala, gaur. Urrutikoetxea-Albisu eta Altuna III-Merino II bikoteak izango dira aurrez aurre Gasteizko Ogueta pilotalekuan.
Jaialdia 22:00etan hasiko da, eta beste bi partida ere jokatuko dira: Ugalde-Irusta / Peña II-Salaverri eta Urrutikoetxea-Albisu / Altuna III-Merino II.
Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.