Itxi

telebista

Gasteizko jaiak 2017

Gasteizko txistularien kontzertua eta Zeledonen igoera, gaur, ETB1en

EITB

Kontzertuaren ostean, Zeledonen igoera eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 00:40an, zuzenean.

0:15

Gaur, Gasteizko txistularien kontzertua eskainiko du ETB1ek, 22:15ean, Gasteizko Aihotz plazan, abuztuaren 5ean, egindako musika eta dantza emanaldia.

Txistulari Elkarteko txistulariek beste lurraldeetako musika tresna folklorikoekin batera jo zuten. Besteak beste, Asturiasko eta Galiziako gaitak, gitarra flamenkoa eta Zamorako txistu sayaguesa entzuteko aukera izango dugu. Folklore Udal Akademiak antolatutako ekitaldiak, gainera, Gasteizko Erraldoien Konpartsako erraldoien partaidetza izan zuen, konpartsaren 100. urteurrenean.

Jarraian, 00:40 aldera, Zeledonen igoera eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, zuzenean, Ilaski Serranoren eta Unai Ugarteren eskutik.

k.