telebista
22:15ean
Pregoilaria eta txupinera, gaur, 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioan
A.E.|EiTB
Ostiral honetan saioan gonbidatu bereziak izango dira Ilaski Serrano eta Agustin Ezenarrorekin batera. Horretaz aparte, Madrilgo Vulcano suetxeko suak izango dira ikusgai.
Gaur gauean, 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioan, aurtengo Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera, Nati Ovelleiro eta Ane Ortiz, hartuko dituzte. Horrez gain, ondoren, Ainhoa Goikoetxea telebistako aurkezle ohia eta kolaboratzailea izango da saioan.
Halaber, Madrilgo Vulcano suetxeko suak eskainiko dira zuzenean. Azkenik, Nerea Aliasek suzko zezenaren ibilbidea ekarriko du.
'Bilboko Aste Nagusia 2017' 22:15ean izango da ikusgai ETB1 eta eitb.eus-en zuzenean.
-en zuzenean.