Itxi

telebista

22:15ean

'Kënu' filma, gaur gaueko 'Zinez' saioan

EITB

Arantza Alvarez Pastor zinegilearen gidaritzapean, Leticia Dolera aktore ezaguna da Senegaleko arrantzale herri txiki batean girotutako film honen protagonista.

0:21

Gaur gauean, ETB1eko 'Zinez' saioak Kënu filma eskainiko du. Arantza Alvarez Pastor zinegileak zuzendutako pelikula da eta aktore zerrenda Leticia Dolera, Lannick Gautry, Nicolas Merlin eta Ibrahim Mdabye aktoreek osatzen dute.

Senegaleko arrantzale herri txiki batean, Mamadouk kontrolatzen du droga trafiko osoa. Bego, Espainiako neska gazte bat herrira joango da Gobernuz Kanpoko Erakunde batean lan egitera, baina heltzean, erakundearen osasun zerbitzua hutsik dagoela ikusiko du. Hala ere, edozer gauza egiteko gai izango da zerbitzu hori martxan egon dadin. Ahalegin horretan ordea, GKEaren interesek Mamadou boteretsuaren interesekin talka egingo dute. Toni, GKEaren kidea eta Leo, etorkin ilegal baten semea izango ditu Begok lagun, Mamadouren kontrako borroka horretan.

'Kënu' filma gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en.