telebista
Dantza saioa
Dantzaldia Zestoan, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
A.E. | EiTB
Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztuko dute Zestoako Bainuetxean grabatutako ikuskizuna, 22:00etan hasiko den emanaldian.
Gaur gaueko 'Oholtzan' saioak Dantzaldia Zestoan ikuskizuna eskainiko du, 22:00etan hasita.
Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztuko dute maiatzaren 27an Zestoako Bainuetxean grabatutako dantza-jaialdia. Parte hartu zuten eskola eta dantzarien artean, Dantzaki, Amaia Gonzalez, Luis Beltza, Lore Toki, Carmen Garmendia, Analia, BZ, Tatiana, Casademunt anai-arrebak, Carlos Zapirain eta Lidia Pousa dira aipagarriak.
'Oholtzan' larunbat honetan izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.