Itxi

telebista

20:00etan

Araian izango da, gaur, 'Historias a Bocados' saioa

EITB

Ander Gonzalezek Arabako herri horretako biztanleen istorio gastronomikoak ezagutuko ditu.

'Historias a Bocados' saioan, Ander Gonzalez sukaldaria Arabako Araia herrira joango da gaur, sukaldaritzarekin harremana duten  biztanleen istorioak ezagutzera.

Hasteko, Marutegi jatetxeko jabearekin izango da, Diego Gastañaresekin. Araiako kanpoaldeko baserri batean dago jatetxea, eta bertako produktuekin prestatzen dute menua. Diegok, postre gozo bat emango dio Anderri dastatzeko: pastel- kremaz beteriko tututxoak.

Jesus Maria Alegría Pinttu, herrian oso ezaguna den bizilagun xelebrea da. Herriko kontu ugari azalduko dizkio Anderri, eta elkarrekin, Umandi tabernako kroketa famatuak jango dituzte.

Kultur giroa oso presente dago Araiako herrian, eta Anderrek musikarekin harremana duten bi istorio ezagutuko ditu.  Batetik, Miren Iñake eta Gernando Gonzalez Langarika txalapartariekin egongo da, eta beraiekin, Aratz tabernako patata tortilla handia dastatuko du, 40 arrautzekin egindako tortilla handia. Bestetik, Enara Egurrola Araiako Danbor Nagusiarekin izango da eta Enarak berak prestatuko dituen saltsa berdean egindako patatak gustura jango ditu Ander Gonzalezek.

'Historias a Bocados' gaur emitituko da, 20:00etatik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.

ETB2n.