telebista
El Conquistador-en castinga
Francisco Morales, nafarra eta ausarta
Onintza Aiestaran
EITB
Francisco Morales bi seme-alaben aita da eta kirola gustuko du.
Gaurko hautagaiaren izena Francisco Morales da, bi seme-alaben aita den iruñarra. Alaba zaharrenak Irune du izena eta 9 urte ditu, gazteenak bestalde, Iker izena du eta 5 urte ditu. Lanorduetatik kanpo geratzen zaion denbora bere seme-alabekin igarotzen du, batez ere. Hala ere, beti saiatzen da tarte bat hartzen kirola egiteko. Kirolzale amorratua da, kirola bada dena du gustuko. Programatik probak gustuko ditu eta horietan ongi moldatuko litzatekeela uste du, orientaziokoetan izan ezik. Izaerari dagokionez, ausarta, negartia, burugogorra eta izaera handikoa dela dio. Francisco edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.