Itxi

telebista

Ostegun gauetan

'Zinemateka', zinea jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin

EITB

Urriaren 7an hasiko da ETB-3n saio berria. Filmaren ondoren, gainera, mahai-inguru bat izango dute.

"Zinemateka"n jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin erakutsiko ditugu pelikulak, eta, horiek amaitutakoan, hainbat gonbidatuk mahai-ingurua egingo dute, Amaia Cayerok gidatuta, ikusitako filmari buruz hitz egiteko. Haien iritziak ezagutuko ditugu, baina ikus-entzuleek ere izango dute zeresana: Facebook eta Twitter sareetan sortu ditugun kontuetan eman ahal izango dute iritzia. Amaitzeko, euskal film laburren sorta bat ere eskainiko dugu.



Estreinaldia urriaren 7an, 22:30ean

Urriaren 7ko estreinaldirako, Faster, pussycat, kill, kill! aukeratu dugu, Russ Meyer zuzendariak 1965. urtean egin zuen pelikula hain zuzen ere. Lan horrek askatuko dituen hari muturrei tira egiteko, gainera, Irene Ormazabal, Danel Eizagirre eta Iban del Campo egongo dira gurean, geroko solasaldian. Amaitzeko, Dirty Martini Iban del Camporen beraren film laburra ikusi ahal izango da.


Ikus-entzuleen iritzi eta galderak Facebook eta Twitterreko ''Zinenateka''ren kontuetan jasoko dira: facebook.com/zinemateka/ eta twitter.com/zinemateka/



Film hauek emango dituzte "Zinemateka"n:

Faster pussycat, kill, kill! (Russ Meyer, 1965), Things you can tell just by looking at her (Rodrigo García, 2000), Henry: portrait of a serial killer (John McNaughton, 1986), Casa de los babys (John Sayles, 2003), Klass (Ilmar Raag, 2007), Berlin (Julian Schnabel, 2007), Code 46 (Michael Winterbottom, 2003), Hurlyburly (Anthony Drazan, 1998), Dead man (Jim Jarmusch, 1995), Mauvais sang (Leos Carax, 1986), The Dangerous Lives of Alter Boys (Peter Care, 2002), Mona Lisa (Neil Jordan, 1986) eta Donnie Darko (Richard Kelly, 2001).