telebista
El Conquistador-en castinga
Iñaki Hidalgo, Indiana Jonesen izaera duen euskal abenturazalea
Onintza Aiestaran
EITB
Munduko hainbat txoko ezagutzen ditu, bai lanagatik eta baita oporretan joanda ere.
Gaurko hautagaiaren izena Iñaki Hidalgo da.&' || 'nbsp;Munduko hainbat txoko bisitatu ditu lanarengatik edo oporretan. Hala, Txina, Mexiko, Hong Kong, India eta Tailandia herrialdeetan izana da. Uda honetan Europa zeharkatu du furgoneta batean eta eskalada eta piraguismoa egiteko aprobetxatu du oporraldia. Abenturazalea da eta bere bizitzaren oinarrietako bat abentura kirola da. Bidaiatzea, lehiatzea eta sufrimendu uneez gozatzea gustuko du. Bidaia bakoitzean esperientzia ahaztezina eta errepikaezina izatea bilatzen du eta saioa halako zerbait izan daitekeela uste du. Iñaki edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.