prentsa oharrak
Ostiralean
Vitali Klitschko-ren azken borroka dakar 'Boxeo Izarrak' saioak
A.A.
EITB
Pedro Mari Goikoetxea kazetariak aurkezten eta zuzentzen duen kirol tartea 00:20ean emango da ETB-1en.
Pisu astunetako boxeolariak izango dira protagonista aste honetako "Boxeo Izarrak" saioan. Lehenik eta behin, Alemanian 60mila ikusleren aurrean Vitali Klitschko eta Albert Sosnowski boxeolariek jokatutako Munduko txapelketa eskainiko dute. Klitschko-k 39 borroka irabazi ditu, horietako 37 lehiatan arerioa k.o utzita, eta birritan atera da galtzaile. Sosnowski-ren ibilbidea ere ez da makala: 45 garaipen, bi porrot eta baliogabeko bat.
Kruzero pisuen kategoriako lehia ikusgarria izango da ikusgai ondoren: Henry Namauu-Rayford Johnson. Eta, azkenik, Oleg Platov ukraniarraren eta Gbenba Oloukun nigeriarraren arteko norgehiagoka.
Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen "Boxeo Izarrak" saioa 00:20ean emango da ETB-1en. Ohi denez, Manu Maritxalar izango du lagun komentarioak egiteko.

