Itxi

telebista

20:00etan

Bera helmuga larunbateko 'Historias a Bocados' saioan

EiTB

20:00etatik aurrera Ander Gonzalez sukaldari eta aurkezleak Nafarroako iparraldean kokatutako herria eta bere bizilagunak ezagutuko ditu.

  • Ander González, Historias A Bocados saioko aurkezlea

    Ander González, Historias A Bocados saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

Larunbatean, abenduak 9, Euskal Telebistako 'Historias a Bocados' saioak Bera aldera egingo du. 20:00etatik aurrera Ander Gonzalez sukaldariak eta aurkezleak Nafarroako iparraldean kokatutako herria eta bere bizilagunak ezagutuko ditu.

Totono eta Rosa Errandonea neba-arrebak 73 eta 70 urte dituzte. Berako bizilagunak dira eta herrian gertatutako milaka pasadizo ezagutzen dituzte. Bera baserriz baserri argazki liburua argitara eman zuten orain urte batzuk. Euren herria biziki maite dute eta grin berezi hau Anderrekin partekatuko dute. Rosa Marik prestatutako pintxoak jango dituzte herriari buruz hitz egiten duten bitartean; tartean kontrabando pasadizoak.

Beran bada denetarik izan eta egin duen gizon bat, 70 urteko Josu Goia alegia. Apaiza izan behar zuen gizon polifazetiko honek bestelako gauzak egin ditu, besteak beste, liburuak idatzi eta diskoak argitaratu. Josuk sutegi zaharra du etxean, txistorra ederra erretzeko primerakoa. Gastronomia, solasaldi interesgarria eta une gogoangarriak; ez da beste ezer behar.

Iñigo Sarobek 40 urte dauzka, eta Berako pastelgile familia baten hirugarren belaunaldikoa da. Sarobe okindegi-gozotegiko arduraduna da gaur egun, eta familiako negozioa gaurkotzeko ahalegin handiak egin ditu. Surfa eta skatea ditu gogoko, eta bizi erdia egin du formakuntzan, bere ogibidean aurrera egiteko eta abangoardiako produktuak eskaintzeko. Gabonen atarian gaudela-eta, Anderrentzako turroitxoak prestatuko ditu.

 

ditu.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista saioak