telebista
El Conquistador-en castinga
Pasang Sherpa, Everest ezagutzen duen zamaketari nepaldarra
Onintza Aiestaran
EITB
Ez da inoiz munduko tontorrik altuenera igo, baina 5.000 metrora igo da.
Gaurko hautagaiaren izena Pasang Sherpa da.&' || 'nbsp;Nepalgoa da, sherpa etniakoa zehatzago esateko eta bere familia Everest menditik gertu bizi da. Munduko tontor handienean zamaketari gisa lan egiten ari zela, Iruñeko talde bat ezagutu zuen eta ikastera Euskal Herrira etortzeko gonbita egin zien. Zamaketari bezala lan egin du, baina ez da inoiz Everesten tontorrera igo, gehienez jota 5.000 metroko altuerara igo da. Gainerakoan, ipurterre eta agresibo samarra da eta lagunei txakurkeriak egitea gustuko du. Nepalera itzuli, negozio bat ireki eta bere herriari laguntzea gustatuko litzaioke. Pasang edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.