Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Sandra Martin, funtzionario izan nahi duen saltzailea

Onintza Aiestaran

EITB

Hiru aldiz aurkeztu da Ertzaintzan sartzeko probetara eta Armadan sartzeko ere prestatu zen.

Gaurko hautagaiaren izena Sandra Martin da.&' || 'nbsp;Gaur egun saltzaile gisa lan egiten du arropa denda batean. Hala ere, hiru urte daramatza Ertzaintzan sartzeko oposizioak egiten. Halaber, behin aurkeztu da Bilboko udaltzain izateko hautaprobetara. Armadan sartzeko prestatzen ere aritu zen. Aitortu duenez, betidanik gizonen moduan jokatu izan du. Are gehiago, beti hobeto moldatu izan da gizonekin. Ez du uste pertsona autoritarioa denik, baina ordena eta garbitasuna gustuko ditu. Sandra edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.