Itxi

telebista

Gabon zaharra ETB2n

'¡Se acabó 2017!' Gabon zaharreko show berezia, gaur, ETB2n

EITB

Ion Aramendik eta Miriam Cabezak aurkeztutako saioak 2017 urteko momenturik dibertigarri eta nabarmenenak errepasatuko ditu.

2017 urtea agurtzeko, '¡Se acabó 2017!' Gabon zaharreko show berezia eskainiko dute Ion Aramendik eta Miriam Cabezak ETB2n. Aurkezleekin batera, Humberto Gutierrez eta Anjel Alkain umoregileak egongo dira, eta elkarrekin, urteko momenturik gogoangarrienak errepasatuko dituzte. Horretarako, aktualitateko pertsonaia garrantzitsuek, Humberto Gutierrezek hezurmamituko dituen pertsonaiak, hain juxtu, urtea nola bizi izan duten azalduko dute.

Horrez gain, hainbat gonbidatu berezi izango dituzte platoan, besteak beste, Gorka Aginagalde, Iñaki Urrutia, Luis Larrodera, Estibaliz Gabilondo eta Llum Barrera. Denen artean, urteko une dibertigarri, nabarmen eta surrealistenak bildu eta komentatuko dituzte. Bestalde, sorpresa ugari izango dira eta, platoan bertan edo bideo bidez, beste zenbait pertsonaia ezagunen agurrak bilduko ditu saioak.

Halaber, platoko giroa alaitzeko asmoarekin, Ion Aramendik, Miriam Cabezak, Humberto Gutierrezek eta Anjel Alkainek 2017 urteko abestirik arrakastatsuenen modalketak eskainiko dituzte. Alkain, gainera, kalera irtengo da, urteko azkeneko egunarekin zerikusia duten gaien inguruan herritarrek ze iritzi duten jakiteko.

'Se acabó 2017' gaur gauean izango da ikusgai 22:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.