Itxi

prentsa oharrak

Zinea

Montxo Armendarizen 'Obaba' filma, astelehen honetan ikusgai ETB-1en

O.A.

EITB

Filma Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberrian oinarrituta dago eta misterioa eta gauza arrotzen bilaketa ditu ardatz.

Astelehen honetan Euskal Telebistaren lehen katean Montxo Armendarizen Obaba filma izango da ikusgai. Zuzendari nafarraren gidaritzapean lan egin dute Pilar Lopez de Ayala, Juan Diego Botto, Barbara Lennie eta Eduard Fernandez aktoreek, besteak beste. Filmak drama kutsua du eta Obaba herriaren eta bertako herritarren errealitatea kontatzen du.

25 urte dituen Lurdes gaztea Obabara abiatuko da motxilan bideo kamara bat duela. Lurdesek Obaba eta bertako herritarren errealitatea grabatu nahi ditu kameraz. Obaba ez da ordea, berak uste zuen bezalakoa. Merche, Ismael edo Tomas herritarrak iraganean ainguratuta bizi dira eta ezin dute aurrera egin.

Obaba 1989an Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberrian oinarrituta dago. Zuzendari euskaldunak eleberria egokitu eta Obaba filma egin zuen eta astelehenean ikusgai izango da ETB-1en, 15:10etik aurrera.