Itxi

telebista

Pilota

Tolosatik binakako txapelketa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Altuna III- Martija eta Irribarria- Merino II bikoteek jokatuko dute txapelketa partida.

Gaur arratsaldean Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatuko den pilota jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 22:00etatik aurrera. Lehendabizi, Peña II- Erasun eta Bakaikoa- Etchegoien bikoteen arteko promozio partida izango da ikusgai, eta  ondoren, binakako txapelketak Altuna III- Martija eta Irribarria- Merino II bikoteak jarriko ditu aurrez aurre. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia esatariek egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

kontakizuna.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Pilota
  • Telebista