Itxi

telebista

22:30ean

'No se lo digas a nadie' thrillerra, gaur gauean, ETB2n

L.A. | EiTB

EiTB

Harlan Cobenen izen bereko eleberrian oinarritzen da filma. Garaiko genero beltzeko idazlerik onenetarikoa da Coben.

Gaur gauean, No se lo digas a nadie filma eskainiko du ETB2k. Intriga, suspensea eta maitasun istorioak biltzen dituen pelikula frantziarra da, Harlan Coben genero beltzeko idazle ospetsuaren eleberri batean oinarritutakoa. Guillaime Canet aktore eta zinemagileak zuzendu zuen lan honek lau Cesar sari jaso zituen, eta aktore zerrenda ezin hobea dauka: François Cluzet, André Dussollier, Kristin Scott Thomas, François Berléand eta Jean Rochefort.

Psikopata batek Alexen emaztea hil du, Margot. Aurrera egin ezinik bizi da Alex, eta une oro du buruan bere emaztea zena. Hura hil zutenetik zortzi urte igaro direnean, mezu elektroniko bat jasoko du. Mezua irekitzen duenean, bideo bat ikusiko du: Margot ageri da bertan, jendetzaren artean.

Gaur gauean, 22:30ean, ez galdu thriller hau, ETB2n.