telebista
El Conquistador-en castinga
Jose Luis Herrera, pilota epaile modernoa
Onintza Aiestaran
EITB
Itxura ausarta du eta dagoeneko berde, kaoba, more eta urdin kolorez tindatu du ilea.
Gaurko hautagaiaren izena Jose Luis Herrera da.&' || 'nbsp;Kirolzale amorratua da. Lasterka egitea eta mendira eta gimnasiora joatea gustuko ditu. Halaber, pilotako epailea da eta bere itxura medio, frontoietan atentzioa ematen duela aitortzen du. Bere itxurak konfiantza eta segurtasuna ematen diola dio. Aurrez, ilea berde, kaoba, more eta urdin kolorez tindatu du. Aldi berean, baketsua eta berekoia dela dio. Bakarrik bizi da Alegian eta bere bizimodua egiten duela dio inorekin sartu gabe. Horregatik, ez zaio gustatzen inor bere bizitzan sartzea. Jose Luis Herrera edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.