prentsa oharrak
Asteazkenean
Milan-Real Madril, zuzenean, ETB-1 eta eitb.com-en
A.H.
EITB
Horrez gain, Khimki eta Caja Laboral taldeen arteko saskibaloi neurketa eskainiko da.
Asteazken honetan, lehenengo mailako bi kirol ekitaldi eskainiko ditu Euskal Telebistak zuzenean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, saskibaloiko Euroligako partida jokatuko dute Khimki eta Caja Laboral taldeek Moskun eta ETB-1ek zuzenean eskainiko du norgehiagoka Xabier de la Fuente eta Josean Aldalur adituen komentariokin.
20:40etan ordea, Euskal Telebistako kamerak Milaneko San Siro estadioarekin bat egingo dute bertan jokatuko den Milan eta Real Madrid taldeen arteko norgehiagoka zuzenean eskaintzeko. Juanan Legorburu, Xabier Azkargorta eta Naxari Altunak komentatuko dute partida eta ondoren, Txemi Galarragak aurkezten duen ''Champions League'' saioak Europako futbol txapelketaren inguruko datu eta albiste guztiak eskaniko ditu, baita eguneko partiden laburpen eta momenturik onenak ere.

