Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Bengoetxea VI-Larunbe / Elezkano II-Rezusta, gaur, zuzenean, EiTBn

EiTB

Iruñeko pilota jaialdiaz gain, Real Union/Bilbao Athletic norgehiagoka izango da ikusgai.

  • Bengoetxea eta Larunbe

    Bengoetxea eta Larunbe

Iruñean jokatuko den Binakako Txapelketako 9. jardunaldiko norgehiagoka izango dugu ikusgai larunbat honetan ETB1en eta eitb.eus-en. Bengoetxea VI-Larunbe / Elezkano II-Rezusta partidaren aurretik, Promozio Txapelketako Agirre-Iturriaga / Bakaikoa-Etchegoin neurketa jokatuko da. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak gidatuko dute emanaldia 18:00etatik aurrera.

16:00etan Bigarren B Mailako futbolari egingo diote tartea Real Union/Bilbao Athletic partida eskaintzeko. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabal izango dira esatariak.