Itxi

prentsa oharrak

Lehiaketa berria

'Misión Lipdub' martxan jarri du Euskal Telebistak

A.H.

EITB

Helburu solidarioen aldeko bost Lipdub onenak, 10.000 euroko saria lortzeko lehian arituko dira. Parte hartzeko epea azaroren 21ean amaituko da.

Euskal Telebista Lipdub show handi bat prestatzen ari da non protagonistek, Lipdub interpretazio ikusgarri baten bidez helburu solidario ezberdinak defendatuko dituzten. Bost pertsonaia ospetsuk babestuko dituzte bost helburu finalistak, eta helburu horiek defendatuko dituzten lipdub-ak beraien artean lehian jarriko dira saria lortzeko. Eta ez da edozein sari, Lipdub onenak 10.000 euroko sari irabaziko baitu defendatutako helburua finantzatzeko.

ONGak, desgaituen elkarteak, gaixotasun arraroen aldeko organizazioak, fundazioak, ekimen herritarrak... Besteak laguntzeko helburua duen edozein pertsona edo elkartek parte hartzeko aurkera izango du. Horrela, denek izango dute amankomundeko ezaugarri bat: helburu solidario bat defendatzea.

''Mision Lipdub'' ekimena martxan dago jada eta parte hartu nahi dutenek programaren webgubnean sartu beharko dira (www.eitb.com) bertan beren helburua defendatzeko bideo bat eskegitzeko (ez lipdub-a, baizik eta defendatu nahi duten helburuaren azalpena). Gainera, webgunean bertan, lehiaketaren baseen inguruko datuak bete behar izango dituzte.

Jasotako proposamen guztien artean, epaimahi batek lau finalista aukeratuko ditu eta webgunean boto gehien jasoko dituen proposamena zuzenean pasako da finalera. Partehartzaileek azaroak 21era arte izango dute beren bideoak eskegizteko aurkera.

Ikus-entzuleek ez dute bost lipdub finalistak ikusteko aukerarik izango ETB-2ko show handia emititu arte. Saio horretan gainera, helburu solidario horiek hurbiletik ezagutuko dituzte, baita partehartzaileek ikuskizunerako egindako prestaketa lanak eta aktuazioak ere. Lipdub-ak emititu ondoren, ikus- entzuleek boto eman beharko dute, beren ustezko helburu solidario eta lipdub oneneraren alde.