Itxi

prentsa oharrak

Ostiralean

Karmele Artetxe UEUko zuzendari berria, 'Azpimarra' saioan

A.A.

EITB

Iragan urriaren 23an izendatu zuten Zamudioko historialari gaztea.

Elkarrizketaren tartea zabalduko du Maddalen Iriartek ostiraleko "Azpimarra" saioan Udako Euskal Unibertsitateko zuzendari izendatu berri duten Karmele Artetxerekin hitz egiteko. Zamudiotarra da Artetxe, historian Doktorea, ikerlaria eta EHUko irakaslea. UEUko buru izendatu aurretik, proiektu arduraduna izan da eta INGUMA euskal komunitate zientifikoaren datu basean ere jardun du.

Aste honetako azken saioa osatzeko, Oier Gorosabel blogaria eta Rikardo Arregi idazlea izango ditu solaskide Iriartek.