telebista
22:30ean
Lander eta 'Héctor del Futuro' elkarrekin, gaur gauean, 'El Conquis' eztabaida-saioan
A.E.|EiTB
Halaber, datorren ataleko labirintoaren jokoaren aurrerapena eskainiko da.
Lander eta 'Héctor del Futuro' izango dira gaur gauean 'El Conquis' eztabaida-saioko protagonistak. Biak kanporatu zituzten duelutik ez zirelako gai izan tirolinaren lehen plataformatik aurrera egiteko. Mexikarrak patxadaz eta irribarretsu hartu zuen erabakia, baina Gatikakoak bere ezintasunak eraginda gogotik egin zuen negar.
Halaber, Jagoba eta Mariam nor bere kanpamentura iritsi zireneko irudiak erakutsiko dira, eta taldekideek bi duelu zaleak kanporatuak izan direla jakitean hartutako ustekabea ikusiko dugu.
Berebat, laugarren atalaren aurrerapena ekarriko du saioak. Tutan lehiakidea labirintoko jokoaren protagonistetako bat izango da, baina ez bakarra. Oso joko beroa izango dela iragartzen dute, Eneko eta talde gorriko zenbait kideren artean hika-mika sortuko da eta.
Saioan izango dira beste behin Juanito, Korta, David, Isa Carol, Gotzon eta Isma conquistologoak. Halaber, Humberto Gutierrezek aurtengo partaide erakargarrienetako batena egingo du, Joseina Etxeberriak musikaz girotuko du platoa eta Ainhoa Etxebarriak asteko txiorik onenak errepasatuko ditu.
'El Conquis del Caribe' asteazkenetan, 'Eguraldia' tartearen ondoren, izaten da ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.