Itxi

prentsa oharrak

Goizeko albistegia

Mikel Basabe, astearte honetako 'Egun On Euskadi' saioan

A.H.

EITB

Aralarreko legebiltzarkideak Aitzol Zubizarretaren galderak erantzungo ditu.

Mikel Basabe Aralar alderdiko legebiltzarkidea elkarrizketatuko dute astearte honetan ETB-2ko ''Egun On Euskadi'' albistegian. Aktualitate politikoa aztertzeaz gainera, asteburuan bizitako gertakariaren analisia egingo du Basabek. Maite Arana alderdikidearekin eta Nerea Antia EAJko legebiltzarkidearekin batera Marokora joana zen Basabe, Saharako kanpamenduetako egoeraren berri jasotzera, baina Marokoko gobernuak kanporatu egin zituen El Aiunera iritsi baino lehen.

Horrez gain, Imanol Pradales, Ana Garbati eta Olatz Barriuso solaskideak gaurkotasuneko gaien inguruan arituko dira eta Vanessa Sanchezek, bere aldetik, eguneko albisteen berri emango du.

''Egun On Euskadi'' astearte honetan emitituko da goizeko 08:00etatik aurrera ETB-2n.