telebista
El Conquistador-en castinga
'El Conquistador'eko castinga: Ibai Ucar, kirolari lagunkoia
Onintza Aiestaran
EITB
Oso kirolaria da eta Deustu Arraun Taldeko arraunlaria da.
Gaurko hautagaiaren izena Ibai Ucar da.&' || 'nbsp;Oso kirolaria da eta gainera Deusto Arraun Taldeko arraunlaria ere bada. Arraunaren eta entrenamenduen gogortasunak eta entrenatzaileen oihuek umore txarreko pertsona bihurtu dute. Are gehiago, ez du gustuko inork kontra egiterik. Bestalde, lagunkoia eta jatorra dela dio. Bere hitzetan, Jose Luis Korta oso gizon argia da eta probak gainditzen abila. Halaber, programan parte hartzeko aukeratuetako bat izango balitz eta kapitaina aukeratu ahal izango balu, Kortaren aldeko hautua egingo lukeela dio. Hala ere, pertsona gisa oso gaizki erortzen zaio. Ibai Ucar edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.