Itxi

telebista

22:30ean

Anne eta Samuluen eztabaidak protagonista, gaur gauean, 'El Conquis'en

A.E.|EiTB

Aste honetako saioan Juanito Oiarzabalek, Jose Luis Kortak, David Secok, Isa Landak, Gotzon Mantulizek, Isma Pereirak eta Maikak hartuko dute parte.

Tutanek irabazi zuten asteleheneko duelu hunkigarriaren ondoren, 'El Conquis' saioak Anne hartuko du gaur gauean, ustekabez beteriko saioan.

Noren itxura hartuko du Humberto Gutierrezek? Nola hartuko dituzte Tutan eta Bernabe kanpamentu pobrera iristen direnean? Zer esango dute gorriek Anne taldeko bigarren kanporatua dela jakitean? Ismak eta Gorrotxak estrategia aldatu eta indartsuak kanporaketa duelura bidaltzea erabakiko ote dute? Galdera asko daude airean eta erantzun guztiak gaur gauean izango ditugu 'El Conquis del Caribe' eztabaida-saioan.

Asteleheneko atalean emozioak gori-gori daudela ikusi genuen, batez ere Telmo Aldaz de la Quadra Salcedoren Samulu taldean.

Aztertzeko asko izango dute ohiko solaskideek. Gaur honako hauek izango dira: Juanito Oiarzabal, Jose Luis Korta, David Seco, Isa Landa, Gotzon Mantuliz, Isma Pereira eta Maika, Tutanen eta  Bernaberen kide ohia. Beraiekin batera, astero bezala, Joseina Etxeberria, Ainhoa Etxebarria eta ikus-entzuleen mezuak izango ditugu. Halaber, asteko galderaren erantzunak bilduko dituzte: Nork egiten dio kalte handiagoa Samulus taldeari? Bernabek edo Tutanek. Horrekin guztiarekin batera, hurrengo asteko saioaren aurrerapen onenak ikusiko ditugu.

'El Conquis del Caribe' asteazkenetan izaten da ikusgai gaueko 'Eguraldia' tartearen ondoren, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

-en.