Itxi

telebista

'El Conquis'en 4. atala

Tutanek Anne kanporatu du dorrearen dueluan Bernaberen laguntzaz

EiTB

Berdeek irabazi dute labirintuaren immunitate jokoa. Ismaren ustez, Enekoren taldeak joko zikina egin du.

"El Conquistador del Caribe" saioaren 4. atalaren immunitate jokoa antologikoa izan da. Tutan eta Bernabe gai izan dira beraien arteko harreman tirabiratsuan su-etena egiteko eta kanpamentu oso txirora garaile bueltatzeko. Dueluaren dinamikak Murchanteko magoaren kontrakoa zirudien, baina Tutanek berriz erakutsi du bere itxura fisikoak ez dituela agerian uzten desafioei aurre egiteko dituen trebezia eta adorea. Bernaberekin osatzen duen bikote tragikomikoa nabarmentzekoa da.

Gainera, bere arerioak ez du neurririk eman. Anne ez da gai izan dorrearen piezen pisua ongi altxatzeko, ezta horiek behar bezala jartzeko ere. Ismak izugarrizko ahaleginak egin ditu taldekideari laguntzeko, baina ezin izan du garaipenik lortu. Gorriek bigarren kidea galdu dute, eta kapitainek birritan pentsatu beharko dute ea hurrengo duelura ustezko ahulenak bidaliko dituzten ala ez.

Atala ongi bukatu da Samuluentzat, baina sentitu duten sufrimendua eta Bernaberekin kanpamentuan izan duten giro txarra apartekoak izan dira. Taldeak uste du Bernabe alper hutsa dela eta kamera aurrean duen jokaera histrionikoa itxurakeria bat baino ez dela protagonismo gehiago izateko. Izendapen guztiak berriztarrarentzat izan dira, nahiz eta Tutan taldearen porrotaren erantzule sentitu. Telmo aho bete hortz gelditu da Samuluen ikuskizunarekin eta ez da taldea lasaitzeko gai izan.

Urdinek kanpamentu oso txiroan bukatu dute Tutanen egoera fisiko kaskarragatik. Magoa ez da gai izan labirintoaren immunitate jokoan buruz behera mantentzeko, soka moztu du, izugarrizko kolpea eman du eta, hori gutxi balitz, taldeak irabazteko zituen aukera guztiak zapuztu ditu (une horretan irabazten ari ziren). Berdeek irabazi dute labirintoan, azken tartean gorriak gaindituta; izan ere, Isma eta Gorrotxarenek koordinazio falta izan dute gomen tartean. Enekok berriz lortu du garaipena, baina arerio bat irabazi du; joko zikina egin izana aurpegiratu dio Ismak. Seletak eta Unaik eztabaida izan dute Enekorekin labirintoan, baina kontua bere horretan gelditu da Ismak egoera baretu duelako.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, "Conquis"en atal guztiak EiTB nahieranen daude ikusgai.

daude ikusgai.