Itxi

telebista

'El Conquistador'-en castinga

'El Conquistador'eko castinga: Inmaculada Azevedo, castingeko izarra

Onintza Aiestaran

EITB

Bizpahiru aldiz aurkeztu du bere burua saioan parte hartzeko.

Gaurko hautagaiaren izena Inmaculada Azevedo da.&' || 'nbsp;Bizpahiru aldiz aurkeztu da programako castingera. Ilaran jende dibertigarriarekin topo egiten duela esan du eta, ondorioz, ongi pasatzen duela. Aukeratuetako bat balitz, hotza eta gosea jasateko gai izango litzakeela dio. Neska alaia eta dibertigarria da eta, gainera, badaki jendea limurtzen. Gizarte-hezitzailea da eta gutxitasunak dituzten pertsonekin egiten du lan. Lanean agortzen du bere pazientzia guztia eta lanetik irteterako pazientziarik gabe gelditzen da. Inmaculada Azevedo edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraitu. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.

Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.