Itxi

telebista

Zinea

'Asalto al tren Pelham' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB

'Asalto al tren Pelham' lana otsailaren 10ean izango da ikusgai ETB2n. Tony Scottek zuzendutako akziozko thriller honetan, Denzel Washington eta John Travolta dira pertsonaia nagusiak.

  • Filmaren argazki promozionala

Euskal Telebistaren bigarren kateak Asalto al tren Pelham 123 (The Taking of Pelham 123, 2009) filma eskainiko du gaur, otsailak 10. Akziozko thriller hau Tony Scottek zuzendu zuen, eta, besteak beste, Denzel Wahington eta John Travolta ageri dira bertan aktoreen zerrendan.

Film honek Walter Garbelen (Denzel Washington), metroko begirale arrunt baten, bizipenak kontatzen ditu. Laneko arratsalde arrunt bat izan beharko lukeenak ezusteko norabidea hartuko du Ryden (John Travolta) buru duen banda armatu batek berak zaintzen zuen bagoia hartzen duenean. Lau gizoneko talde horrek bagoia lehertzeko mehatxua egingo du, ordubetean eskatutako dirutza ematen ez badiete.

Ez galdu Asalto al tren Pelham 123 filma, larunbat honetan, 22:00etan, ETB2n.