Itxi

telebista

22:30ean

Inauteriak, gaurko 'Con la Calle a Cuestas' saioan

EITB

Saioak Tolosako jaiak ezagutuko ditu, Ituren eta Zubietako joaldunekin arituko da, eta Mundakako atorrak eta lamiak ezagutuko ditu.

  • Inauteriak

    Inauteriak

'Con la Calle a Cuestas' saioa Euskal Herriko inauterietan barrena murgilduko da gaur gauean.

Hasteko, Tolosara joango dira. Urtero bezala, herritar guztira kalera ateratzen dira mozorrotuta, eta festa handia ospatzen dute aste osoan zehar. Txarangak, karrozak, koloreak eta giro ezin hobeak betetzen ditu Tolosako kaleak.

Euskal Herriko inauterien beste ikonoetako bat, Ituren eta Zubietako joaldunak dira. Saioko lantaldeak Zubietako biztanleekin pasako du eguna eta etxerik etxe arituko dira 'puskak' biltzen.

Bizkaiko inauteriak ezagutzeko Mundakara joango dira. Bertan, gizonek atorren mozorroa janzten dute eta emakumeak kalera irteten dira lamiak bezala jantzita.

Baina, nahiz eta Euskal Herrian ondo dakigun inauteriez gozatzen, beste herrialde batzuetan ere jai handia ospatzen dute. Horregatik, Gasteizen, Brasilgo inauterietan girotutako festa antolatu dute.

'Con la Calle a Cuestas' ostegunero izaten da ikusgai 22:30ean eitb.eus-en eta ETB2n.