Itxi

telebista

'El Conquistador'-en castinga

'El Conquistador'eko castinga: Iratxe Lizarraga, erizain nafarra

Onintza Aiestaran

EITB

Erizaina da eta Bideko Amaren Ospitaleko Larrialdi zerbitzuetan lan egiten du.

Gaurko hautagaiaren izena Iratxe Lizarraga da.&' || 'nbsp;Erizaina da eta Bideko Amaren Ospitaleko larrialdi zerbitzuetan lan egiten du. 36 urte ditu eta bi haurren ama da. Bere zaletasunak mendia eta eskia dira eta abiadura patinajea ere egiten du. Patagoniako esperientzia bizitzea gustatuko litzaioke. Betidanik bisitatu nahi izan du Perito Moreno glaziarra eta hura ikusteko beste aukera bat izango litzateke. Iratxe Lizarraga edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraitu. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.

Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.