prentsa oharrak
ETB-12n
'Kresala'k Australia ezagutuko du Kepa Acerorekin igandean
A.E.
EITB
Aste honetako saioa Bermeotik aurkeztuko du Pedro Garcia Larraganek.
Kepa Acero surflari getxotarraren '' 5 olatu, 5kontinente'' proiektua ezagutzen jarraituko du aste honetan ''Kresala'' saioak. Bidaiaren hirugarren atalak Australiara garamatza.
Bermeotik kontatuko dizkigu Pedro Garcia Larraganek itsas munduko azken berriak eta tartean, Bizkaiko herri honetako Arrantzaleen Museoa bisitatuko dute. Bestalde, txipiroiak harrapatzen emango dute arratsaldea Getariako arrantzale baten txalupan eta, gainera, Zumaia eta Deba arteko kostaldean hondoa jota geratutako ''Motxo'' ontziaren arrastoari jarraitu diote. Ontzia eta haren jabeak ''Kresala''ren hasierako saioko protagonistak izan ziren.
''Kresala'' 11:40ean dago ikusgai ETB-2n igandean.

