Itxi

telebista

20:00etan

Ander Gonzalez Lezon izango da arratsaldean, 'Historias a Bocados' saioan

A.E.|EiTB

Bertako inauteriak eta euskal dantzak sukaldaritza kontuekin tartekatuko dituzte.

  • Ander Gonzalez

    Ander Gonzalez

'Historias a Bocados' saioa Lezon izango da igande honetan, Ander Gonzalez sukaldariaren eskutik.

'Historias a Bocados'eko istorioetako batek urtero inauteriak animatzen dituzten pertsonaietako batzuk izango ditu protagonista. Trapujalea, hiru metroko pertsonaia; Marinazkane sorgina eta ume eta helduak zirikatzen dituzten Zirikuak. Ander inauterietara hurbilduko da, eta Jon Legorburu eta Juan Luis Urkizu inauterion sustatzaileetako birekin egongo da.

Halaber, euskal dantzek garrantzi berezia dute Lezon. Lezotarrak ez ezik ondoko herrietako gizon eta emakumeek ere hartzen dute parte, Pasaian bizi den Esther Estremok esaterako. Dantzatzeko hitzordurik ez du galdu. Orobat, Lezok dantza guiness marka bat ere badu, 890 dantzari bildu baititu. Ekintza hau, besteak beste, Julen Condek bultzatu zuen eta esperientzia nolakoa izan zen azalduko dio Anderri.

Lezon bizi direnetako askok Zamakona Untziolekin lan lotura berezia izan dute. Enrique Arizaga 18 urterekin hasi zen lanean eta bertan egon zen sektorearen birmoldaketaren ondorioz 55 urterekin aurre jubilatu zen arte. Enrikek bere lantokia izandakora eramango du Ander, untzigintzarekin zerikusia duten historiak kontatzeko. Ondoren, Ixkulin elkartera joango dira.

'Historias a Bocados de Lezo' 20:00etan izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.