Itxi

telebista

'El Conquistador'-en castinga

'El Conquistador'eko castinga: Khendud Taki, sahararra eta euskalduna

Onintza Aiestaran

EITB

Programa irabaziko balu, diruaren zati bat Saharako basamortuan ospitale bat egitera bideratuko luke.

Gaurko hautagaiaren izena Khendud Taki da.&' || 'nbsp;Sahararra da, baina euskalduna ere bai, aldi berean. Bere lagunek castingera aurkeztera animatu dute, ez baita inoiz saharar bat izan saioan. Patagoniako egunerokoa gogorra izango dela esan du, baina ez basamortua bezain gogorra. Hotza jasateko gai dela esan du, baina ez beroa. Aukeratuetako bat bada, indarra eta lana emango dizkio taldeari. Hala ere, ez dago bere gauzak partekatzeko prest: bere gauzak bereak dira, eta kitto! Programa irabaziko balu, diruaren zati bat bere aitaren lagun baten proiektura bideratuko luke Saharako basamortuan ospitale bat egiteko. Khendud edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraitu. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.

Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.