telebista
'El Conquistador'-en castinga
'El Conquistador'eko castinga: Leire Arrate, gosea da bere etsaia
Onintza Aiestaran
EITB
Patagoniako esperientzian gainditu beharreko oztopoetako bat gosea litzateke berarentzat, egun guztia jaten igarotzen du eta.
Gaurko hautagaiaren izena Leire Arrate da.&' || 'nbsp;Lehen igerilaria zen eta triatloiak egiten zituen. Aspaldian ez du kirolik egin, baina fisikoki ongi dagoela esan du. Bere zaletasunez galdetuta, kirola, lagunekin irtetea eta parranda egitea direla esan du. Neska burugogorra, lehiakorra, borrokalaria, alaia eta egiazalea da. Patagoniako esperientzian gainditu beharreko oztopoetako bat gosea litzateke berarentzat, egun guztia jaten igarotzen du eta. Leire edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraitu. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.
Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.